IKASKETA ZERBITZUA




2015/05/20 – SCRATCH

Gaur joku bat egin dogu scratchen bidez, non lehoi bat, Ander Herrera deitutakoak, gola sartu behar eban. Lan asko egin dogu eta azkenean Herrerak gola sartzea lortu dogu. Espero dogu umeei jokua gustatzea eta nola erabili behar dan ulertzea.
Gero eta egun gutxiago falta jakuz LHra joateko!
 
3D-Aitor Hervás eta Javier Coloma                     

2015/05/14 – SCRATCH
 

Gaur, scratch programa erabiliz, bi ariketa ezbardin egin doguz. Lehenengoan,  futbol epaile batek futbol partida bati hasiera emon deutso eta lehoi batek baloia bultzatu dau. Bigarrenean, lehenengoan egin doguzan gauza egin doguz, baina oraingoan bi lehoi eta bi baloi erabiliz eta lehoi batek, baloiagaz, futbol epaileari emon deutsa eta gorantz begira utzi dau.

3E - Jon Enbeita eta Aitor Mamolar


 2015/05/21 – SCRATCH


Kaixo lagunok!
Gure taldea: Ander Lopezek, Natalia Gutierrezek eta Irune Zubietek osotzen dogu.Gaur egun oso lanpetsua izan da hurrengo astean lehen hekuntzara joan beharko dogulako. Izan ere, sratch programa erabiltzen erakutsibehar deutsegu ume txikiei. Klase honetan,bideo joku bt asmatu dogu: espaziontzi baten laberintoa. Araz batzuk izan doguz internet dala eta; hala ere, arazo gehienak konpondu doguz. Horregaitik, oso pozik gagoz gure taldearekin.


3D - Ander Lopezek, Natalia Gutierrezek eta Irune Zubietek


 2015/05/13 – SCRATCH

Gaur, Scratchegaz, bi proiektu desberdin egin doguz. Lehengoan, lehoi bat dago eta epaileak "The match begins now!" esaten dauanean lohia, pilotari ostikada ematen deutso eta gola sartzen dau. Bigarren proiektuan, bi lehoi dagoz eta epaileak "The match begins now!" esaten dauanean bi lehoiak pilotari ostikada ematen deutse, baina bat, epaileari buruan ematen deutso eta lurrera jauseten da.
3D - Peio Eguskiza, Alex Ortega


 2015/05/13 – SCRATCH


Gaur, pasa dan astean euki genduzan taldeekaz, berriro LMH 5. mailara joan gara, hango ikasleei,  Scratch-arekin joku batzuk egitera. Gaurko bi jokoak pasa dan astekoak baino komplexuagoak ziran. Umeak ia gu baino obeto erabiltzen dabe Scratch-a beraz, oso erraz programatzen dabe, eta  egin dabezan jokuetaz gozatzeko eta erabiltzeko denbora gehiago  euki dabe. Gaur izan da LMH-ra joAn garen azkenengo eguna, oso esperientzia polita izan da, eta oso ondo pasatu dogu hango umeekaz. Espero dogu gu irakasten saihatu garen zeozer  eurak ikasi izatea.



3D - Olatz Gonzalez, Iren Aizpuru eta Iker Alonso
 
 2015/04/29 – SCRATCH
 
Gaurko klasean scratch-a erabiltzen hasi gara. Lehenengo, gaia aukeratu behar izan dogu; guk adibidez, itsasoaren gaia aukeratu dogu. Gero, animazioak eta pertsonaiak ipini doguz itsasoaren hondoan. Animazioen bitartez istorio bat asmatu dogu. Azkenik, istorioari forma eman deutsagu.

3D - Valeria Ranero eta Ane Sustatxa
  
2015/05/18 – SCRATCH

Gaur tekno orduan, scratch programagaz lan egin dogu. Taldekide berri bat euki dogu, Alejandra. Joko bat sortu dogu guztion arteam, labirinto bat egin dogu umeentzat. Oso ondo pasatu dogueta labirintoa oso barregarria da.

3A - Alejandra Lasso, Jon Joseba Larrañaga eta Marta Vazquez
 
2015/05/13 – SCRATCH


Gaur, maiatzak 27, LMH 5.mailako ikasleei scratch-a erakustera joan gara. 3 pertsonako taldeak egin doguz eta talde bakoitzak hiru ikasle euki dauz.
Lehenengoz, pertsonaiak zelan ipini eta gauza oinarrizkoenak erakutsi deutseguz. Hori erakutsi ostean, praktikan ipini dogu irakasleak emondako jokuekaz. Lehenengo jokua guk erakutsi eta gero eurek beste hiru egin dabez.
Ikasle batzuek  beste batzuek baino arinago ulertu daben arren, alkarri lagundu deutsie eta azkenean jokuak ondo egitea lortu dabe. Bi ordu egon eta gero ikasleekaz, gure ustez asko ikasi dabe eta ondo pasatu dabe.

3D - Uxue Atutxa eta Maialen LLuva.


2015/05/20 – SCRATCH
 
    Kaixo, SarayNe bikotea gaituzue, 3DBH-ko ikasleak. Orain dela aste batzuk “scratch”programatzen hasi ginan, andereñoak emandako instruziok  jarraitzen saiatuz.
Pasadan astean bi ariketa barri proposatu euskuzan andereñoak. Bi erronka hauek futbolaren inguruan izan ziren. Lehenengoa betetzea asko kostatu jakun arren,  (datuak aldatu izan genduzalako) arazo barik betetzea lortu genduan. Nahiz eta bigarrena betetzeko denbora asko ez izan, zerbait bidali ahal izan genduan.
Dena den, astean zehar  asko ikasi dugu eta esperientzia onuragarria izan da. Hurrengo egunean ikasi dugun guztia 5. mailako ikasleei erakustea espero dogu.

3D - Nerea Fernandez eta Sara Dieguez
 

2015/05/20 – SCRATCH


         Gaurko eguna scratch erabilten oso  dibertigarria izan da.  Hasteko, hainbat gauza barri egiten ikasi dogu. Zelan bidali mezu bat, nola ipini bi pertsonaia batera gauza bat egiten...etab. Tekno klaseetan hainbat gauza barri  ikasten doguz scratch-egaz. Gainera, denbora oso ondo aprobetxatzen da eta klasean asko ikasteko denbora emoten dau. Gaur bi ariketa egin doguz; lehoien jaurtiketa. Hasteko, arazo batzuk euki doguz programatzerakoan, gauza asko desagertu diralako. Barriro egin behar izan doguz; baina azkenean  dana ondo egitea lortu dogu nahiz eta denbora behar eta batzuetan zaila izan.



3D - Leire Chapado eta Mario Ulles
 

2015/05/20 – SCRATCH



Gaur Scratch-eko bi ariketa egin doguz. Honeek biak, futbolari buruzkoak izan dira; hau da, jokalariek baloia jaurti behar dabe. Lehenengoan, jokalari bat, arbitro bat eta baloi bat agertzen dira. Bigarrenean, pertsonaia berak, baloi eta jokalari berriak gehituz. Ariketak hasi bezain laster, emondako orriak adi-adi irakurri doguz, dana ondo ulertzeko. Ez dogu zailtasunik izan ariketa aditzeko. Adibidea egiten hasi garanean, Herreragaz arazo txikia izan dogu; izan ere, norabidea automatikoki aldatzen zan. Baina azkenean, adibidea ondo egitea lortu dogu. Bigarrenean, ostera, gatzagoa egin jaku. Egia esan, praktikagaz Scratch hobeto ulertzen ari garala uste dogu.

3D - Eider Aguillo eta Oihane Urbina

 2015/05/20 – SCRATCH

Gaur teknon hurrengo asterako taldeak egin eta ariketak prestatu ditugu. LMH5A-ra joango gara eta esperientzia oso polita izatea espero dugu. Gaur landu ditugun arloen artean jokoak daude eta scratchen bidez laberinto bat osotzea izan dugu erronka.
 
3A - Garazi Bilbao eta Ainhize San Andrés


 2015/05/20 – SCRATCH

 Irene eta Mar gaituzue. Gaur "scratch" erabili dogun hirugarren eguna izan da. Aurreko bi egunetan moduan, andereñoak ariketa batzuk proposatu deuskuz eta gure erronka honeek klaseko bi orduetan betetzea izan da. Gaur Nereak komando barri bat erakutis deusku; "broadcast to" izenekoa, ariketa aurrera eroateko behar izan doguna. Programazioa behar bezala egitea lortu dogu.
 Horrez gain, hurrengo bi saioetan gure zeregina zein izango dan kontatu deusku: bostgarren mailako umeei "scratch" zelan ibiltzen dan azalduko deutsegu. Irrikan gagoz joateko!

3D - Mar Molina eta Irene Campillo


 2015/04/30 – SCRATCH

Scratch, bideo-jokoak diseinatzeko webgune bat da. Gaur gure "hobbie"-ei buruzko bideo-joko bat diseinatu behar izan dogu: lau animalia jarri doguz espazioan, animaliek mogitu eta soinua egiten ebelarik, Scratch-eri buruz asko ikasi dogu gaur. 

 3E - Ainhize Antuñano, Jaime Sampedro eta Ander Lopez del Corral


 2015/05/14 – SCRATCH

Gaur Scratch-eko klasean bi joku egin doguz; lehenengoa adibide bat izan da,eta bestea joku bat.
Adibidean, lehoia; arbitroa eta pilota bat dagoz.Hasteko, arbitroak partidua hasten dala esaten dau; orduan, lehoiak baloiari ostiko bat emoten deutso eta azkenik,baloia beste aldera heltzen da.
Jokuan bardin gertatzen da baina oraingoan beste  lehoi bat eta beste baloibat argetzen dira. Bigarren lehoiak baloiari ostikoa emoten deutsanean baloia arbitroarengana helduko da eta lurrera botako dau.
3E - Andrea Cotado eta Nerea Luvuango


 2015/05/13– SCRATCH

 Kaixo:

Gaizka Gutierrez eta Iker Rico gara. Pasa dan egunean oso talde lan ona egin genduan. Lehenengo Nereak azaldu euskun zein proiektu egin behar genduan. Igel bat biraka, ahate bat honeri begira eta Kuacck esaten. Gure ustez oso ondo egin dogu eta oso gustura egon gara talde lan hau egiten. Oso gustura gagoz eta pilo bat gustatzen jaku hau.

3D -Gaizka Gutierrez eta Iker Rico

 2015/05/06– SCRATCH

Gaurko klasean, SCRATCHarekin hasi gara eta collage bat egin dogu zertaz doatzan apur bat jakiteko. Programa polita da eta espero dogu egunak igaro ahala gehiago jakitea, holan etorkizunean 5.mailako ikasleei klaseak eman ahal izateko.

3D - Ane Corral eta June Castillo


 2015/05/11 – SCRATCH

Gaur teknologiako klasean scratch-ekin lan egin dogu ariketa berri batean. Hasteko, andereñoak azaldu deusku zelan egin behar dan eta horretarako PDF bat zabaldu dogu. PDF horretan, pausoz pauso azaltzen jaku zelan egin behar dan ariketa. Lehenengoz, hiru pertsonaia eta bi baloi egon behar dira; bi lehoi eta epailea. Epaileak esaten dauanean, lehoiek baloiak jaurti behar dabez eta ariketa amaitu eta gero, andereñoari bidali behar deutsagu.

3A - Aida Rojas eta Andrea Campa
 

 2015/05/11 – SCRATCH

 Gaur teknon, Scratch programagaz lan egin dogu. Animazio bat egiten aritu gara, Muniain, Lehoiak, baloi bat jaurti behar dau. Amaitu dogunean, bidali deutsegu Moodletik.

3A - Asier Luengo eta Jon Lamberti


 2015/05/11 – SCRATCH

Scratch programa erabili gendun animazio bat sortzeko, non, lehoi batek pilota bat jaurti behar eban gola satzeko eta epaile bat egon behar zan gola adierazteko.

3A - Iker Rozas, Erlantz Perez eta Irati Ibabe

  
2015/04/27 – SCRATCH

Gaur Scratch programarekin hasi gara, eta interesgarria dala uste dogu, baina momentuz ezin izan dogu asko trasteatu. Bideojoku baten agiango eszenarioa diseinatu dogu eta momentuz ondo doala dirudi. Bigarren orduan, lehenengo programa amaitu dogu, eta momentuz lehenengo aldia izateko ondo daroagu.

3A - Eneritz Azkorra eta Garazi Garcia


 2015/05/11 – SCRATCH
 
Andereñoak zer gin behar dan erakutsi deusku; hau da, ariketak egiteko modua… Gero scratch erabiltzean futbol partida bat simulatu dogu, 2 lehoi eta arbitro bategaz.

3A - Aintzane Madariaga eta Nerea Gutierrez

2015/04/30 – SCRATCH

Gu Izaskun Valderrama eta Nerea Vázquez gara, DBH 3Eko ikasle batzuk.

Scratch deitutako programa bategaz hasi gara lan egiten. Programa hau egiten hasteko , moodelen dagozan instrukzioak jarraitu doguz eta geroago, Sratchen erregitratu gara. Egun bakoitzean ariketa bat edo bi egingo doguz. Gaur, bigarren jarduera egingo dogu,lehengoa aurreko egunean amaitu genduelako.


3E - Izaskun Valderrama eta Nerea Vázquez

 
2015/04/30 – SCRATCH


Kaixo, gu Maria eta Ainhoa gara DBH 3E klasekoak.Gaur, Scratch programarekin beste ariketa bat egin dogu. Lehenengo, PDF-a irakurri dogu eta gero ariketa egiten hasi gara. Oso ondo hasi gara ariketa egiten, baina amaitzen gengozanean, arazo bat euki dogu. Azkenean, aukerak aztertuz arazoa konpondu ahal izan dogu.

3E - Maria Retuerto eta Ainhoa Martinez


2015/04/30 – SCRATCH


Gu Paula eta June gara eta klasearen antolaketa azalduko deutsugu. Hasieran, lana hasi ahal izateko, Nereak agindu dauan moduan, moodle-en sartu gara. Hor, egin doguna agertu da eta hobeto ulertzeko andereñoak azaldu deusku. Ondoren, gure beharrak betetzen hasi gara. Hasieran, Scratch deitutako programarekin arazoak euki doguz, beharbada esperientzia faltagaitik, ez baitogu kontrolatzen. Azkenean, ahalik eta ondoen egiten saiatu gara eta lana aurrera eroatea lortu dogu

3E - Paula Angulo eta June Laria

2015/04/30 – SCRATCH

-Lehenengo egunean ez genduan askorik egin, internet ondo ez ebilelako, baina azkenean bi neska dantzari egin genduzan. Dantza egiten eben eszenario batean.
-Bigarren egunean, andereñoak agindu euskun ariketa egin genduan. Igel batek erdian biratzen eban eta bere inguruan ahate bat egoan. Bi animaliek elkarri begietara begiratu behar eutsen.

3E - Alba San Miguel eta Edurne González 


2015/04/30 – SCRATCH

Gu Andrea Portillo eta June Peña gara. Klasean, Scratch programa erabilten ikasten ari gara. Klasea hastean, pasa dan egunean egindako ariketa bidali deutsagu andereñoari. Ariketa hori, gustatzen jakuzan gauzetan oinarritzen zan. Gero, ‘’exercise 1’’ egiten hasi gara. Ariketan, igel bat eta ahate bat ipini behar izan doguz eta mugimenduak egin ahal izateko programatu.



Hasieran, ariketa egitea apur bat kostatu jaku, egitea zaila zalako, baina, azkenean, lortu dogu. Klase amaieran ‘’exercise 1’’ egiten amaitu eta andereñoari bidali deutsagu.



3E - Andrea Portillo eta June Peña

 ________________________________________2013/14__________________________________
2014/05/05 – SCRATCH
Ander Basaras, Eder Bengoa, Mikel Olivares
Klasea hasi zan eta Maitek lana bialdu egin eban, gaurko eguneko lana izan zan; atezain eta aurrelari bat egitea futbol partidu bat jokatzeko. Hasi ginan atezainarekin eta ondo joan zan baina gero arazoak euki genduzan aurrelaria egiteko, lehenengo ez eban ezer egiten baina denporagaz azkenean lortu gendun. Hau bukatuta partidu bat jokatu genduan eta bigarren orduan Scratch cards-ekin jarraitu gendun. Egin genduzan 6 card eta ondo urten jakezan guztiak. Bost minutu falta ziranean batzen hasi ginan.

2014/05/05 – SCRATCH
DBH3A: Amane Barcena, Uxue Cuello, Izaro Markinez, Elene Zabala. 6.A: Bingen Araukua, Mikel Aldekoa eta Idoia Abasolo.
Gu, Izaro, Uxue, Elene eta Amane, DBH 3.mailako ikasleak, lehen hezkuntzan hasi gara robotika irakasten. Lehenengo egunean ikasiko ebena azaldu geuntsen, teknoko andereñoak emondako ariketak egiten hasi ziran, gure laguntzagaz. Esan behar dogu, espero genduana baino hobeto egin ebela. Bigarren egunean, hiru ariketa egin behar izan genduzan, baina denpora faltagaitik, bi bakarrik egin genduzan. Dana dala, umeakaz, lan ona egin genduan, eta eurek be ikasi eben. Azkeneko egunean, guk prestatutako ariketak egin ebezan eta euren imaginazioa erabili behar ebenez, ondo pasatu genduan. Lan bikaina egin genduan talde osoak. 

2014/05/07 - LEGO WEDO eta SCRATCH
Ander Astorga, Markel Fernandez eta Erlantz Pereira.
Gu atzo, teknologiako klasean, seigarren mailako ikasleekaz egon ginan, robot batzuk egin genduzan, eta talde baten kontra jokatu gendun. Denbora alai eta ondo pasatu gendun, danon artean. Beraiekin, asko ikasi dogu, adibidez: robotak egiteko modu desberdinak… Guk irakatsi behar dogu, baina azkenean, konturatu gabe, danok ikasten dogu zeozer.

2014/05/07 - LEGO WEDO eta SCRATCH
Nerea Coloma, Garazi Martinez de Igidua eta Naiade Sanchez.
Gu, Nerea, Naiade eta Garazi gara, 3B-ko ikasleak. Joan dan eguaztenean, LEGO WEDO eta SCRATCH programak erabili genduzan. Lehenik eta behin, GOAL KICKER figura eraiki genduan, ondoren, Scratch-en programatu genduan. Hau guztia amaiturik, beste talde baten kontra “futbol partida” bat jolastu ginen. Azkenik, txori bat eraikitzen hasi ginan, baina ez genduan amaitu!

2014/05/07 - LEGO WEDO eta SCRATCH
Aritz Ramos, Gorka González, Jon Sagrario
Gaur, Eguazten guztiak bezala LMH-ko eraikinera igo egin gara. Gaur ariketa desberdin bat egin dogu ikasleekin batera. Ariketa “Gol-Keeper” izenekoa izan da, LEGO piezekin sortu dogu eta Scratch programagaz egitea lortu dogu. Ariketa amaitzean gure “Gol-keeper”-egaz beste talde baten kontra futbol partidu baten moduko bat egin dogu.

2014/05/09 – SCRATCH
Lander Orbea-Ivan Ubierna-Ander Unamuno.
Azken hiruhilabete honetan, barikuro, DBH 3D-ko Ander Unamuno, Ivan Ubierna eta Lander Orbea ikasleak, lehen hezkuntzako 6B-ra joaten gara, bertako Adrian, Itxaso eta beste ikaskide bategaz Scratch lantzera. Andereñoak txartel batzuk emon euskuzan ariketa bat betetzeko, txartela bukatu eta umeei erakusteko. Txartel horretan Scratch, moduko bat asmatu behar zan. Azkeneko klasean, umeekin ez ginen egon, baina lehengo klasetan, gehien kostatzen jakona programatzea eta animalia mugitzea zan. Guri gehien gustatu jakuna, umeak irakastea izan zan, baita, ikustea nola egozan pozik, erabiltzen eben bitartean.

2014/05/09 - SCRATCH
Igor Congil, Unai Romero, David Tamayo
Pasa dan barikuan, maiatzak 9, Lehen Hezkuntzan bosgarren maileko ikaslekaz lanean aritu ginan. Egin genduan lehen gauza aurkezpena izan zan, eurak Irati eta Lucia ziran, gure aldetik Igor, David eta Unai. Ordenagailua hartu ostean Scratch programan sartu eta azaldu geuntsen. Azalpen orokorra ulertu eben eta lehenengo ariketa zelan egin behar eben azaldu geuntsen. Lucia eta Iratiren zalantzak ebatzi ostean, ariketak egiten aritu ginen orduak emon arte.

2014/05/12 - LEGO WEDO eta SCRATCH
Unai Jurado, Aitor Segura, Xabier Aramendia.
Maiatzaren 12an, astelehena, Iratxe, Iker eta Olaiarekin egon ginan. Lehenengo eta behin, Scratch programa instalatzea lortu genduan geroago ariketarekin hasteko. Scratch programa apur bat desberdina zan guk erabili genduenegaz konparatuta baina ulertzea azkar lortu genduan, desberdintasun handiak ez ebazan eta. Ariketak baloia botatzen eban hanka bat eta futboleko atezain bat egitea eskatzen euskun. Lego piezekin atezaina bere porteriarekin egin genduan eta gero hanka bezalako bat egin genduan.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina